Eremu berriak ezagutu: zabal ezazu zure empresa lau haizetara

Web diseinu zerbitzuak

Basic Web

Basic Web

Interneten presentzia izan nahi duten enpresa txikientzako, webgune pertsola sortu nahi dutenentzako eta oroar, Internet munduarekin lehen kontaktua dutenentzako aukera egokia da.

Enpresaren presentazio egokia egitean datza. Bezeroek eta hornitzaileek enpresarekin Internet bidezko kontaktua mantentzeko balio du webguneak. Hiruzpalau orritan enpresari buruzko testu, argazki, helbide, email eta telefonoak azalduko direlarik.

Bilatzailek webgunea egoki indexatzeko hitz gakoak ezarriko dira eta webgunea amaituta dagoenean Googlen alta egingo da.

Diseinu zerbitzu ekonomikoena da. Oinarritzat ezaugarri horiek harturik, nahi diren gehigarriak proposa daitezke.

Corporative Web

Corporative Web

Interneten presentzia handiagoa izan nahi duten enpresentzat zuzendutako aukera da.

Enpresaren produktu eta zerbitzuak hobeto azaltzeko aukera eskaintzen du, baita egon daitezkeen eskaintza bereziak eta promozioak ere. Webgunea egunean mantentzeko bi aukera eskaintzen ditugu: administrazio sekzio pribatu baten bidez norberak aldaketak egitea, edo, aldaketaren bat egiteko gurekin harremanetan jartzea.

Hiru webgune mota eskaintzen ditugu:

  • XHTML orrialde hutsez osaturiko eduki estatikoa duten webguneak (oinarrizko eragina bisitariengan).
  • XHTML orrialdez osaturiko eduki estatikoa eta Flash teknologia dinamikoaz osaturiko webguneak (erdi mailako eragina bisitariengan).
  • Flash teknologia dinamiko hutsez osaturiko webguneak (eragin handia bisitariengan).

Gehigarri interesgarriak

  • Administrazio sekzio pribatu bat sortu eta bertatik norberak aldaketak egitea.
  • Enpresa irudi edo logotipo bat sortzea.
  • Hizkuntz aniztasun modulua.
E-commerce Web

E-commerce Web

Produktu eta zerbitzu asko eskaintzen duten enpresentzat egokitutako webgunea da, baita Internet bidez salmentak burutu nahi dutenentzako ere.

Webgune hauen atal garantzitsuena produktuen katalogoak dauka. Bezeroek produktu hauek prezio, marka edo beste ezaugarrien bidez ordenatu ditzakete, eta produktu zehatz bat bilatzeko aukera ematen zaie.

E-commerce Web-en bidez honako zerbitzuak dituzu eskura:

  • Bezeroei produktuak erakutsi edo saldu, katalogoan argazki eta deskribapen zehatzak eskainiz.
  • Administrazio sekzio pribatu baten bidez produktu edo zerbitzuak eguneratzea, horretarako programarik instalatu beharrik gabe.
  • Ordainketak modu seguruan egin daitezke, errenboltso bidez, kreditu txartela erabiliz edo banku K/Kan diru-sarrera eginaz.

Gehigarri interesgarriak

  • Enpresa irudi edo logotipo bat sortzea.
  • Hizkuntz aniztasun modulua.

Kontaktua: info@arriaka.com